Kirmen Uribe: Bizitza, Fikzioa liburuaren aurkezpena

0

Kirmen Uribe: Bizitza, Fikzioa liburuaren aurkezpenean Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak, Pío Pérez, Mikel Laboa Katedrako kideak, Mari Jose Olaziregi Alustiza & Amaia Elizalde Estenaga editoreak eta Kirmen Uribe idazleak hartu dute parte.

Kirmen Uriberen lanari buruzko azterketa kritikoak biltzen dituen lehenengo liburu kolektibo honen babesle eta sustatzaileak, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetza eta Laboa Katedra dira.

Editoreek azpimarratu dutenez `liburu hau Uribezale guztientzako irakurketa gonbitea da eta Kirmenen sorlekuari bezala, kresala usaia dario. Uribek berak, Ondarruko marinel eta arrantzaleen antzera, maite ditu joan-etorriak eta bidaia etengabe dago presente bere obran, liburuko lan batek aztertzen duen bezala. Etxetik urrundu, etxera itzultzeko. Kaleidoskopio baten antzera´.