Kultura Eskola katalogorako proposamenak aurkezteko deialdia ireki da

0

Kultura Eskolaren katalogorako proiektuak aurkezteko deialdia aurkeztu dute Gipuzkoako foru Kultura Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, antzerkiaren, dantzaren, musikaren, arte plastikoen eta ondarearen sektoreetako ordezkariekin eta TBK-ko zuzendariarekin batera. Azken hori arduratuko da ikus-entzunezkoaren alorrarekiko bitartekaritzaz, 2deo-ren bitartez.

Arte Eszenikoen Tailerra (TAE), Euskal Aktoreen Batasuna, Dantzan.com, Musika Bulegoa, Aranzadi, Kulturaz Kooperatiba eta TBK lankidetzan ari dira foru erakundearekin eta UPV/EHUrekin, eta bitartekari lanak egiten dituzte hainbat eremutan, deialdia zabaltzeko eta proposamenak jasotzeko.

Kultura eta hezkuntza arloko profesionalek erakundeen bitartez bideratutako proposamenak baloratuko dituzte, eta kalitate artistikoaren eta eskola curriculumetan duten kokapenaren araberako hautaketa egingo dute.