Marta Aparicio, Ekinduz 2020 saria

0

Marta Apariciok, EHUko Medikuntzako azken mailako ikasleak, irabazi du Ekinduzen IV. edizioa. Esperientziaren ondorioz, dio, ekintzailetzaren munduan interes handiagoa duela eta bere karrerakoak ez diren beste jakinmin batzuk landu ahal izan dituela. «Nik ez nuen inoiz ekonomia ikasi eta oso berde ikusten nintzen, beraz, finala prestatzeko lagun bati apunteak eskatu eta nire kabuz ikertu nuen», adierazi du.

Ekinduz 2020 hiru fasetan egon da banatuta. Enpresa mota bati (autonomo, mikroETE, ETE edo multinazional) dagokion abatar bat aukeratu ondoren, ikasleak taula batean murgiltzen dira. Taularen laukiak 5 galdera-kategoriatan daude banatuta (azpiegiturak, pertsonala, finantziazioa, kanpo-faktoreak eta ukiezinak) eta horiek 3 azpikategoriatan. Partida irabazteko azpikategoria bakoitzeko galdera bat asmatu behar dute.

Behin lehen fasea  gaindituta, ikasle irabazleek jolasaren bigarren fasera igaro daitezke. Fase hori hautatutako enpresen garapen-mailei dagokie. Parte-hartzaileek 50 ekintza kokatu behar dituzte enpresaren garapen-mailarekin lotuta dauden 4 ataletan. Behar bezala sartutako ekintza bakoitzak puntuak batzen ditu. Galderak amaitutakoan, puntuazio altuena duten 5 jokalariak taula fisiko batean jokatzen den finalera pasatzen dira, lehen fasearen antzera.