Smart Solutions for Smart Destinations Challenge lehiaketa

0

TME, Athletic Clubek eta Aldundiak startup-en lehiaketa bat antolatu dute, turismoan ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko. Smart Solutions for Smart Destinations Challenge lehiaketan, mundu osoko startupek irtenbide adimentsuak diseinatuko dituzte Bizkaiarentzat esperientzia turistikoak sortzeko, berrikuntza, segurtasuna eta jasangarritasuna oinarri izango direlarik, eta San Mames futbol zelaia elementu nagusia izango delarik

Bertan mundu osoko startupek parte hartu ahal izango dute, eta 3 erakunde sustatzaileek partekatzen duten filosofiarekin bat dator erronka, hau da, aukera berriak sortzen direla berrikuntza, teknologia, kiroleko balioak eta turismoa batzen direnean. Hala, erronkan parte hartuko duten enpresa berritzaileek, etorkizuneko turistek eskatuko dituzten esperientzia berriak diseinatu beharko dituzte teknologiaren eta konektibitatearen bidez, eta guztia lotzeko elementuak segurtasuna, inklusioa, jasangarritasuna eta eskaintza turistiko bikaina eta berezia izango dira.