Hamabi ekimen iritsi dira STEAM Euskadi sarien finalera

0

Hezkuntza zientifiko-teknologikoaren arloan jardunik onenak saritzen dituen Steam Euskadi Sarien finalera hamabi ekimen iritsi dira

Hamabi ekimenek izango dute aukera datorren urrian STEAM Euskadi sarietako bat eskuratzeko (lau dira). Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, sari horien bidez aitortza egiten die STEAM hezkuntza-ereduaren sustapenean nabarmentzen diren jardunei. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika artearekin eta humanitateekin bateratzen ditu hezkuntza-eredu horrek. Hain zuzen, arlo horietan bokazio goiztiarrak bultzatzea da sarien helburua.

STEAM Euskadi Sarien lehen edizio honetara hautagaitza aurkeztu duten 133 proposamenen artean aukeratu dira 12 finalistak. Horietatik zazpi, ikastetxeetatik iritsi dira; bi, unibertsitateetatik; beste bi, elkarteetatik, eta bat, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile baten eskutik.