Udabenturako kanta sortu dute

0

Hondarribiko Udabenturako gazteek Psilocybe elkarteko kideen laguntzaz Udabenturako kanta sortu eta grabatu dute Amuteko estudioan. Elkarlan horren fruitu, programako ekintzez, musukoaz eta birusaz hitz egiten duen abestia izan da.

Udabentura programaren helburuetako bat herriko nerabeak Hondarribian haiei zuzendutako baliabideetara hurbiltzea da, horregatik, gaztelekua, prebentzio komunitarioa edo gazteen zerbitzuarekin elkarlana egiten du urtero bi txandetan zehar. Aurten, Psilocybe gehitu zaio baliabideen aukera honi.

“Psilocybetik gazteenengana hurbiltzeko gogoz geunden aspalditik”, diote bertako kideek, “herriko haur eta nerabe asko musikan murgilduta daude baina ez dakite koskortu ahala gurean parte hartzerik dutenik. Askok toki hau kanpotik ikusi bai baina zer den ere ez dakitela aitortu digute”

Elkarteko musikariek, musika oinarri bat eskaini diete Udabenturako partaideei. Taldeka banatutako partaideen erronka izan da abestia osatzen duten estrofen letra sortzea. Taldez talde, Psilocyberen egoitzatik pasa, euren abesti zatia aztertu, moldatu eta grabatu dute. Teknikariaren magiak, ahots guztiak bildu eta abestia osatu du.