UPV/EHUra sartzeko probak %97,29ak gainditu dituzte

0

Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko Sarbide fasera aurkeztu diren 11.654 Batxilergoko ikasletatik 11.338k gainditu dute USE, hortaz, ikasleen % 97,29k gainditu du. Probaren batezbesteko nota 7,02koa izan da. Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 97,53 izan zen, eta batezbesteko nota 6,65ekoa izan zen.

Proba hauek bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Hauetaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko izena eman zuten Heziketa Zikloetako 836 ikaslek.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreorde Aracelí Garinen iritziz, “nabarmendu behar da USEren probak normaltasun osoz garatu direla, ikasturteon bizi ditugun osasun baldintzak ezohikoak izan arren. Bestalde, eskerrak eman behar dizkiegu probaren antolakuntzan eta garapenean parte hartu duten pertsona guztiei, eta bereziki bolondres moduan kolaboratu dutenei”.