Osasun Sailak eta hiru foru aldundiek atzo egindako bileran adinekoen egoitzek beren bisiten politikari ekin ahal izango diotela erabaki zuten. Beraz, egoiliarrek pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute, eta beti pertsona bera izan beharko da.
Nolanahi ere, oraingoz, Euskadi osoan eutsi egiten zaie kanpora irteteko murrizketei. Hau da, egoiliarrek ezin izango dute, oraingoz behintzat, zentro soziosanitariotik irten.