Hiru biribilgune eraikitzeko lanak amaitu dira Artxandako gainean, Enekuri eta Egirleta arteko BI-3741 errepidearen tartean. Zehazki, hiru biribilgune eta oinezkoentzako beste horrenbeste ibilbide egin dira Nogaroko bidegurutzean, Trueba ikastetxe ondoan eta Urgoitin. Jarduketa horrek 1.313.493 euroko inbertsioa eskatu du, eta 2019ko irailetik 2020ko uztailera bitartean gauzatu da.
Esku-hartze horren bidez, Foru Aldundiak errepide horretako segurtasuna hobetzen du; izan ere, biribilguneek trafikoa baretzen dute eta maniobrak errazten dituzte, ezkerrerako bira-mugimenduak lehentasunezko mugimendu bihurtuz. Era berean, biribilgune bakoitza egiterakoan oinezkoen segurtasuna lehenetsi da, bidegurutzeetan espaloi eta bidegurutze seguruak sortuz.
Jarduketa horrek errepidearen funtzionaltasuna aldatu du, izaera hiritarragoa baitu. Hori dela eta, Foru Aldundiak Bilboko Udalari eman dio BI-3741 errepideko 1.380 metroko zati horren titulartasuna eta kudeaketa.