Igande honetan Zarauzko Udako XXXII. Musikaldia hasiko da Santa Maria La Real parrokian. Aurtengoa Maite Larbururen emanaldiarekin hasiko da, “Hezurren azpian” diskoa aurkeztuz.
Bigarren kontzertua “Capilla Santa Mariak” eskainiko du abuztuaren 9an. “Cadenas de Amor”: Scarlatti, Durante, Steffani, Bononcini eta Haendel-en obrak eskainiko dituzte: Jone Martínez, sopranoa, Carlos García-Bernalt, klabea eta Carlos Mena, kontratenorea eta zuzendaria.
Hirugarrena abuztuaren 23an izango da, “Kamerata Euskdivarius”-ena. Beethoven 2020 Proiektua aurkeztuko dute, Beethovenen 3 . sinfonia interpretatuz: SINFONIA Mi b Maiorrean, op.55 (“HEROICA”)
Musikaldia abuztuaren 30ean amaiatuko da, “Alos Quartet, 20 urte” kontzertuarekin. Xabier Zeberioren sormenaren bultzadaz, eta lan eta ikerketa urteen ostean, Alos Quartetek lortu du berezko sonoritate bat definitzea: oso saretua, delikatua, gozoa, orijinala eta indartsua aldi berean.
Emanaldi guztiak doan izango dira eta Modelo Aretoko txarteldegian eskuragarri, arratsaldeko 18:00etatik 19:45etara bitartean. Gehienez 4 sarrera pertsonako eta familia ugariek sarrera gehiago hartzeko aukera izango dute.