Eskarabillerak, Ipuinak bildumaren titulu berriko protagonistak

0

Eskarabillera, Basauriko jaietako pertsonaia ezaguna da Bizkaiko Foru Aldundiak aurten argitaratu duen Ipuinak Bildumako liburukiaren protagonista. Andoni Abenójarrek idatzi eta Eider Eibarrek ilustratutako kontakizuna da, hain zuzen erel

Duela lau urte sortu zen Ipuinak Bilduma, Bizkaiko pertsonaia herrikoi, tradizional edo folkloriko batzuk Bizkaiko publikoari eta gure lurraldea bisitatzen duten turistei hurbiltzeko asmoz. Horretarako Foru Erakundeak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako album ilustratu batzuk sortu zituen, pertsonaia horiek beste modu batean erakusteko.

Horrela, 2017an bildumako lehen album-ilustratua argitaratu zen: Mikel Gil Sojok idatzi eta Andrea Alonso Vargasen marrazkiak zituen Gargantua txapeldun. Ondoren, Idoia Barrondok idatzi eta Nuria Hachek ilustratutako Marijaia, eta Begoña Elorrieta eta Alex Orberen Gigantes/Erraldoiak/Giants argitaratu ziren.

2020an, Ipuinak Bildumaren titulu berria XX. mendearen hasieran Bizkaiko ikatz-arroetan ikatz-hondarrak (eskarabilla) biltzen aritzen ziren emakumeei buruzkoa da. Ikatz hau prezio baxuan saltzen zen eta etxeetan sukalde eta berogailuetarako erregai bezala erabiltzen zen, baita euskal udalerri askotako kaleak asfaltatzeko ere. Eskarabilleren garrantzia hain handia izan zen, kasu honetan Basauriko udalerriak herriko jaietako pertsonaia nagusi bezala hartu zuela.

Andoni Abenójar idazleak eta Eider Eibar ilustratzaileak Eskarabilleran basauritarren tradizioa egokitu dute interpretazio berria emateko eta pertsonaia herrikoi historiko hori jendeari hurbiltzeko.