Lurra sendotzeko lanak hasi ditu Euskal Trenbide Sareak Kontxako pasealekuko arkupeetan

0
PRUEBA

Gaurtik aurrera, Euskal Trenbide Sareak Topoaren lurpeko saihesbidea igaroko den guneko lurra sendotzeko injekzio aurreko lanak egiten hasiko da Kontxako hondartzako arkupeetan.

Joan den ekainaren 5ean izandako gertakariaren ondorio gisa definitu diren jarduketa osagarriak dira. Indusketaren frontea Kontxako hondartzaren azpian (0+750 K.P.-a) zegoenean, Zubieta 8 zenbakitik 110 metrora, zulo bat gertatu zen eraikin horren sotoan.

Hondeatzen ari ziren Topoaren tuneleko arrokako materialean etenak agertu ziren, eta horrek barrunbe karstiko bat agerian utzi zuen. Horrek hondarra arrastatu zuen, eta ondorioz iragazketak sortu ziren tunelean, eta Zubieta kaleko 8. zenbakiko eraikineko zutabe bat oinutsik geratu zen. Hori dela eta, ETSk kanpaina geotekniko gehigarria abiaraztea erabaki du, geruza karstifikatuak zehaztasun osoz karakterizatzeko eta lurra sendotzeko.