Artolazabal: “Euskadik lanean dihardu kontingentzia sozialeko planak garatzen»

0

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak gaur goizean bideokonferentziaz egindako bileran adierazi duenez, «Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bitartez, alarma egoera amaitu zenetik, lanean jarraitzen du bere kontingentzia sozialeko planak garatzeko, Covid-19ak sortutako egoera dela eta». Artolazabalek «gizarte-zerbitzuen zutabe horren barruan funts espezifiko bat izateko beharra» aipatu die ministerioetako ordezkariei.

Autonomia Erkidegoko beste ordezkari batzuekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-diputatuekin batera, Osasun Ministerioko estatu-idazkariarekin egin den bileran parte hartu du Artolazabalek. Sailburuak zehaztu egin du, halaber, «Euskadin Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta foru-aldundien arteko koordinazioari esker egoitza-arretaren arloan egiten den kudeaketa. Estatuko pcr testen kopururik handiena egiten ari gara, eta prebentzio-lan hori oinarrizkoa da egoitza-zentroetarako”.