Athletic Club Fundazioak Athleticen berezko balioak sustatu eta zabaldu nahi ditu

0

Etengabeko hazkuntza honekin batera, Fundazioaren lana gehiago ikusarazi nahi izan dugu. Horren harira, irailean gure webgune propioa estreinatu genuen. Fundazioaren eguneroko lana ikusarazi eta garatutako proiektuen berri emateko helburua dauka, batez ere.

Juan Carlos Ercoreca eta Jon Vázquez Eguskiza dira Athletic Club Fundazioako presidentea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren, eta haiek gidatu dute hobekuntza eta hazkunde prozesu hau 2019an.

Erabiltzaile gehiago, zuzenak zein zeharkakoak

Erabiltzaile zuzenen kopurua asko handitu da (hirukoiztu ere egin da, ia 6.000 dira orain), baita zeharkako erabiltzaileena ere (ia 75.000 onuradun ditugu, erabiltzaile zuzenen senide izateagatik). Horren arrazoiak izan dira proiektu berriak sortu direla eta dagoeneko zeudenak sendotu egin direla.

Nobedadeen artean, honakoak aipatu behar dira: Goiztiri, Fútbol Parálisis Cerebral, Bizkaia Koopera: Villagol eta Athletic Villa, Fútbol Pasillo, Gizakia, Walking Football eta Batas Athletic. AC 100% Sostenible, Zero Plastiko Urdaibai eta Compensación CO2 proiektuak ere hor ditugu.

Era berean, dagoeneko errotuta dauden proiektuen hazkundea oso garrantzitsua izan da, hala nola Futbola Buruan, Osakidetzaren Osasun Mentalaren Sarearekin (OMS) lankidetzan garatutakoa. Erabiltzaile kopurua bikoiztu egin da azken urtean. Fundazioaren proiektuei buruzko informazio gehiago hemen. 

Thinking Football eta Letrak eta Futbola

Thinking Football Film Festival jaialdiaren zazpigarren edizioa martxoan izan zen. Jende asko bertaratu zen filmak ikustera, beraz, esan dezakegu Athletic Club Fundazioaren kultur ekimen garrantzitsuenetako bat sendotzen ari dela. Michael eta Jeff Zimbalist anaiek zuzendutako Nossa Chape filmak irabazi zuen Ikusleen Saria.

Letrak eta Futbola ekimenaren X. edizioak aukera eman digu, beste behin, kulturaren eta futbolaren arteko harremana estutzeko. Gonbidatu ospetsuak izan genituen gure artean, hala nola Jorge Valdano, Benjamín Prado, José Roberto Torero eta Ferrán Soriano. Era berean, Athletic Club Fundazioak “Togo” eta “Bizitza eskukadaka” liburuak argitaratu ditu, Óscar de Marcos eta Ainhoa Tirapuk idatziak, hurrenez hurren. Ekimen honek onarpen handia izan du kritikaren eta herritarren aldetik.

Athletic Klub berria

Azkenik, aipatu behar dugu abenduan bertan AthleticKlub berria sortu dela, Fundazioaren aldeko pertsona guztiak biltzen dituen kluba, hain zuzen ere. Urteko 50€-ko dohaintzaren bidez, Athletic Klubeko kideek gizartea hobetzeko lanean laguntzen dute.  Eskerrak emateko asmoz, Fundazioak onura berezi batzuk eskaintzen dizkie laguntzaile horiei, eta Athletic Klub berriarekin bat egiteagatik, ongi etorria emateko opari-kutxa pertsonalizatuak ematen ditu.