Barakaldok tokiko turismoa sustatzeko esperientzia bereziak

0

Barakaldoko erakundeek bertoko turismoa bultzatuko dute. Hilotan, bestelako esperientziak eskainiko ditu lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, hiria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko. Pilotaren munduan murgiltzea, Mercedes Benz Museoa bisitatzea edo Lorategi Botanikoa edo Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa bezalako leku berezietara joatea… hara hor zertan dautzan planak.

ErreserbatuBilboBizkaia plataforma sortzeko, Bizkaiko Foru Diputazioak abian jarritako lanaren fruitua da ekimena. Erreserbak egiteko zentral horretan, bertoko turismoaren alde egin dute, www.visitbiscay.eus estekaren bidez erreserbatu daitezkeen 300 turismo-esperientzia bilduz. «Udalak Bilbao Bizkaia Action Group lantaldean dihardu, beste turismo-eragile eta erakundeekin batera, Bizkaiko turismoa bultzatzen. Foro horretan ernamuindu ziren esperientzia horiek guztiak: aste honetan igoko dituzte pixkanaka, Diputazioak erreserbatzeko sortutako plataformara. Ea jendea animatzen den», azaldu du Alkatetza, Gobernu Irekia, Herritarren Parte-hartzea eta Turismoa Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.