Barakaldoko 210 langaberen zuzeneko kontratazioen berri

0

Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok adierazi duenez, udalerriko 210 langabetu zuzenean kontratatuko dituzte.  Ekimen hori 2020-2021 Enplegu Planaren barruan dago, eta, hori gauzatzeko, 2,91 milioi euro inbertituko dira:  Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbidek, 2,66 milioi jarriko ditu, eta 250.000 euro udalaren diru-kutxatik aterako dira.

Pizarrok jakinarazi duenez, memoria teknikoa eta ekonomikoa bidali diote Lanbideri, eta bertan enplegua sustatzeko 52 proiektu daude.  Kontratazio guztiek 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dute, eta Inguralde toki-garapenerako agentziaren bidez egingo dira urte amaieratik aurrera.

«Ez dugu inor atzean utziko bizi dugun osasun krisi honetan.  Ekimen horiekin bi helburu lortuko ditugu:  alde batetik, bereziki egoera ahulean dauden kolektiboei lanbide- eta enplegu-aukerak eskainiko dizkiegu, eta, bestetik, pertsona horiek Barakaldorako onura publikoko eta gizarte-intereseko jardueretan aritzea lortuko dugu «, adierazi du Pizarrok.

Proiektuak hautatzea, diseinatzea eta, ondoren, kontratazioak garatzea udaleko departamentuen eta hirian lan egiten duten izaera publikoko erakunde autonomoen arteko komunikazio- eta lankidetza-prozesu luze baten emaitza da, eta horrek erakundeen arteko koordinazio-ahalegina eskatzen du, kudeaketa publikoaren ia esparru osoa inplikatzen duena.