Barakaldoko Osoko Bilkurak, Gurutzetako Modulu psikosozialaren dirulaguntza 10.000 eurora igotzea onartu du

0

Juan Antonio Pizarro Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotziak bultzatutako kreditu gehigarria onartu du gaur Udalbatzak, PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Barakaldo eta PPren aldeko botoekin, Gurutzetako Modulu psikosozialerako diru-laguntza handitzeko. Eh Bildu abstenitu egin da.

Hain zuzen ere, ekimen horri esker, aurten Pizarrok zuzentzen duen udal rloak hasieran aurreikusitakoa baino 5.000 euro gehiago emango ditu Gurutzetako Modulu psikosozialari eusteko, hainbat kolektibori arreta emateko lan handia egiten baitu. Horrela, dirulaguntza 10.000 eurokoa izango da 2020an.

Moduluak eta udal talde politikoetako ordezkariek  Juan Antonio Pizarro tartean zela telematikoki egindako batzarrean, zentroak dauzkan arazoei behin-behineko konponbidea aurkitzen ahalegindu ziren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez die eta hitzarmena berrituko.

«Bilera horretan, Modulua babesteko ahalegin gehigarri bat egiteko modua bilatzeko konpromisoa hartu nuen, nahiz eta Enpleguaren, Gizarte Kohesioaren eta Aniztasunaren Kudeaketaren Arloan premia ekonomiko gehiagori aurre egin behar izan diegun, Covid-19ak eragindako krisi sanitarioaren ondorioz», gogorarazi du zinegotzi ordezkariak.

Azkenik, udal aurrekontuan jasota dauden 5.000 euroei beste 5.000 euro gehitzea lortu da, eta hori posible izango da Barakaldoko Esku-hartze Solidarioa elkarteak aurreikusita zuen dirulaguntzari uko egin diolako, arloak izan zitzakeen beste premia batzuetara bideratu ahal izateko.

«Keinu hori izugarri eskertzen diot, eta ohore egiten dio erakunde gisa.  Eskerrik asko, Barakaldoko Esku-hartze Solidarioa«, eskertu du Juan Antonio Pizarrok, eta Gurutzetako moduluaren egoera «lehenbailehen konpontzea»espero du.