Barakaldoko Udalak hirian gertatutako azken eraso sexista gaitzetsi du

0

Barakaldoko Udalak gogor gaitzetsi du hirian gertatutako eraso sexista. Udalak kasu horietarako ohiko protokoloa aktibatu du, eta, telematikoki, gertaera gaitzesteko eta kondenatzeko testu bat adostu du, lehenik Erasoen Aurkako Mahaiarekin eta, ondoren, Udalean ordezkaritza duten taldeetako bozeramaileekin.

Ustezko erasotzailea, 23 urtekoa, Udaltzaingoak atxilotu du emakume bati ukituak egiteagatik, Bilboko emakume batek salaketa jarri ostean. Emakume Arloak babesa eskaini dio erasoa jasan duen emakumeari, eta haren esku jarri ditu behar dituen baliabideak.

Barakaldoko alkate Amaia del Campo gogaituta agertu da emakumeen askatasunaren aurkako etengabeko erasoen aurrean. «Prebentzioa eta berdintasunean oinarritutako hezkuntza azpimarratzen jarraitu behar dugu, gazte-gaztetatik hasita. Baina beharrezkoa da, halaber, eraso nazkagarri horien aurrean ahotsa altxatzen jarraitzea, poliziaren aurrean eta publikoki salatuz, gero eta argiago gera dadin emakumeok ez dugula eraso bakar bat ere onartuko», adierazi du Del Campok.