Barakaldon ez da izango TAOrik abuztuko larunbatetan

0

Barakaldok berriro kenduko du aurten TAO zerbitzua, abuztuko larunbatetan. Udalak dekretu bidez indargabetu du TAO zerbitzua abuztuaren 1, 8, 15, 22 eta 29ann. Aurten, laugarrenez jarraian egingo da ekimena

TAO zerbitzua larunbatetan 9:00etatik 14:00etara bitartean izaten da. Egun indarrean den Zirkulazioko Udal Ordenantzaren 103. artikuluak bide ematen dio Alkatetzari sektore edo aldeei eragiten dieten denbora nahiz espaziozko aldaketa zirkunstantzialak onesteko «betiere, trafikoari eta aparkatzeari eragiten dieten zio arrazoituak daudenean, esate baterako, aldi edo egun batzuetan, trafiko pilaketa urritu eta aparkatutako autoen dentsitatea apalduko dela aurreikusten denean».

Abuztua da jende-irteera handiena izaten duen urteko hilabetea, beraz, urteko beste hilabeteekin alderatua, trafiko gutxiago egongo dela aurreikusten da, bai eta urteko gainerako larunbatetan baino aparkatzeko toki gehiago libre izango dituena ere. Horregatik jarri zen abian ekimen hau. Indarrean izango da asteburu honetatik aurrera.