Langabeziak-Tasak behera egin du Euskadin

0

Euskal Enplegu Zerbitzuak 143.360 langabe erregistratu ditu Lanbideko bulegoetan. Hortaz, uztailean 1.088 langabe gutxiago daude (-% 0,75). Horrek esan nahi du martxoan alarma egoera ezarri zenetik lehen aldiz langabeziaren hazkunde-erritmoaren joera alderantzikatu egin dela eta Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-zerrenda murriztea lortu dela. 

 “Oso albiste ona da, zalantzarik gabe. Lehen aldiz martxoaz geroztik, langabezia-tasak behera egin du Euskadin. Joan den hilean azaldu genuenez, egonkortu egin zen hilabete lehenagotik marrazten ari ginen ordoki hori, eta, gorabehera handiko testuinguruan gaudela badakigu ere, gaur esan dezakegu langabeziaren zerrenda murriztu egin dela izen-abizenak dituzten mila pertsona baino gehiagotan», adierazi du Lanbideko zuzendari Borja Belandiak. 

Nolanahi ere, uztaila enplegu-galera handia izan duten hilabete batzuen ondoren iritsi da, baina aldi horretan galeraren erritmoak indarra galdu du. Izan ere, martxoan –hau da, konfinamenduaren eragina islatu zen lehen hilabetean– 10.974 langabe gehiago izan ziren; apirilean, 10.430 gehiago; maiatzean, 3.072 gehiago; eta ekainean 2.773 gehiago. Uztailean, berriz, 1.088 langabe gutxiago daude langabezia-zerrendetan, eta horrek esan nahi du kontratazio kopuruak apur bat gora egin duela aurreko hilabeteekin alderatuta, baina oraindik ez dela nahikoa aurreko urteko hilabete bereko kopuruetara iristeko. 

 “Sekuentzia hori, kontu handiarekin bada ere, positibotzat hartzen jakin behar dugu. Egia da bide luzea dugula aurrean, baina egia da, halaber, uztailean langabe gutxiago izan ditugula”, azpimarratu du Lanbideko zuzendariak.

Sexua kontuan hartuta, beherakadarik handiena gizonengan gertatu da (-697). Emakumeen kasuan, berriz, beherakada 391 pertsonakoa izan da. Era berean, azpimarratu beharra dago langabeen kopuruaren beherakadarik handiena 25 urtetik beherakoen taldean gertatu dela (-913), eta, haren atzetik, 25-44 urteko pertsonen taldean (-151) eta 44 urtetik gorakoen taldean (-24). 

Halaber, zerbitzuen sektorea izan da langabeen beherakadarik handiena izan duena (-1.076), eta, haren atzetik, industria kokatu da (-104). Nekazaritza eta arrantzaren sektorean eta eraikuntzaren sektorean, berriz, igoerak izan dira (+28 eta +8, hurrenez hurren). Testuinguru horretan, uztailean 104 pertsonak eman zuten izena langabe berri gisa, eta kopuru hori 1.597 pertsonara igo zen joan den hilean.

Bestalde, hezkuntzaren sektoreak izan du igoerarik handiena langabeziak (743 pertsona gehiago). 

Uztailean, 63.550 kontratazio egin dira EAEn. Aurreko lau hilabeteekin alderatuta, eutsi egin zaio kontratazio-bolumena berreskuratzeko joerari, baina ez da nahikoa iazko hilabete bereko zifretara iristeko, 92.658 kontratazio erregistratu baitziren bertan. Era berean, aurtengo kontratu guztien metatua 383.180 da, eta kontratu mugagabeen metatua, 5.338 kontratu, 34.367.

Lurraldeak kontuan hartuta, langabe kopuruaren beherakadarik handiena Bizkaian gertatu da (-834), eta, haren atzetik, Araba (-179) eta Gipuzkoa (-75) kokatu dira. 

Gizarte Segurantzan 363 afiliatu gutxiago daude. Hala, EAEn 942.531 pertsona daude Gizarte Segurantzan afiliatuta.