Retuerto, Errekatxo, Gorostitza eta Burtzeñako 2020ko jaiak bertan behera geratu dira

0

Barakaldoko auzoek garai honetan egin ohi dituzten jaiak ez egiteko erabakia hartu dute. Horixe erabaki dute Errekatxo, Burtzeña eta Gorostitzako auzoek, abuztu-irailean ospatzen baitituzte euren jaiak: arduraz eta zuhurtasunez jokatu izan nahi dute, «birusa heda ez dadin ahalegina eginez», azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Joan den martxoan heldu zen pandemiak eraman zituen Lutxana, Gurutzeta, Zuhatzu-Arteagabeitia, Llano, Desertu Berria eta Retuertoko auzoak erabaki bera hartzera.  «Hasiera-hasieratik izan ditugu harremanak auzoetako jai elkarteekin, eta osasun agintaritzak dekretuz erabakitako neurriak jakinarazi dizkiegu une oro», adierazi du Canterok.  «Jai batzordeetako ordezkariak beti jokatu dute zuhurtasunez, eta jaiak egin beharrean ekintza sinbolikoak aukeratu dituzte, jarduerak kalean egin ahal izango direnerako utziz beste ekintza guztiak», azpimarratu du.

«Eskerrak eman nahi dizkiogu Udaletik azken hilotan elkarlanean taxuz aritu direnei, beti baloratu izan ditugulako neurriak bai eta erabakiak hartu ere, jakinik haientzat zailak zirena, ororen gainetik jarririk hiriaren segurtasuna, eta alde batera utzita ezinbestekoak ez ziren arriskuak», esanez adierazi du esker ona Canterok.  «Orain, lanean jarraitzea tokatzen zaigu, etengabe aldatuz doan Covid-19ak dakartzan egoerak gainontzeko jai batzordeekin baloratuz eta une bakoitzari dagozkion erabakiak hartuz», azpimarratu du.