Bilbok eta Santanderrek “Bertatik Bertara 2020” laguntza jasoko duten lau proiektu kulturalak aukeratu dituzte

0

Bilboko Udalak, Kultura Sailaren bidez, eta Santandarreko Udalak, Santander Creativa Fundazioaren bidez, berriro elkartu dira 2020an hiri bietako kulturaren alorrari bultzada emateko eta babesa erakusteko, “Bertatik Bertara 2020” laguntzen programaren bitartez.

Horrela, bada, uztailaren 21an bilera telematikoa egin on-doren, lau proiektu hauek aukeratu dira.

‘BERTATIK BERTARA 2020’ PROGRAMAN AUKERATUTAKO PROIEKTUAK

VIENTOS DEL NORTE/ IPARRALDEKO HAIZEAK’, Coro Joven de Santander kultur elkartea (Santander) eta BEHoTSIK Orkestra (Bilbo)

Proiektuak musika-ikuskizun ezezagun bat aurkezten du, musikaren haria duen historia baten bidez industria-iraultza aurkitzera daramana. Antzerki musikala, zartzuela eta folklorea uztartzen dituen ikuskizuna Santanderren girotuta dago 1892an, eta Mikel hau-rraren istorioa kontatzen du. Mikel Santanderreko badian hondoratzen den euskal arrantzaontzi batetik bizirik atera den bakarra da. Mikelek abentura ugari biziko ditu XIX. mendearen amaierako industria-gizarte hasiberrian.

Bi kontzertu egingo dira hiri bakoitzean urtearen amaieran. Kontzertu bakoitzaren aurre-ko egunean mahai-ingurua egingo da hiri bakoitzeko historialariekin, ikusleei agertokiari buruz hurrengo egunean gertatuko den guztia ulertzeko aukera emateko.

ENTRE HUERTAS Y HIERRO DE COLORES’, Cantabria@Europa elkartea (San-tander) eta RMO Kultur Elkartea (Bilbo)

Proposamen horrek, hainbat ekintza eta topaketaren bidez, jendea diziplina arteko arteekoizpenaren errealitatera hurbiltzea du helburu. Helburua da ikastea eta ezagutza partekatzea eta artean esperimentatzea, Bilbo eta Santanderreko beste aldeak arte berritzaileenaren ikuspegitik ikusteko aukera ematen duten ibilbide batzuen bidez (espezialis-tekin batera), Bilbo Zaharra, San Frantzisko (Bilbo) eta Entrehuertas (Santander) korri-tuz.

CABOTAJE, FORMAS DE NAVEGACIÓN’ Fluent (Santander) eta Gatzipeko Kultur Elkartea/Bulegoa z/b (Bilbo)

Proiektuak Kantauri Itsasoko portuko legatuak lotu nahi ditu, industria ondoko portu-paisaia baten gizarte-, ekonomia- eta politika-balioak aztertuz, bi hilean behin egingo den eskuhartze artistikoen, irakurketen, proiekzioen, hitzaldien eta aurkezpenen programaren barruan, okupatuko dituzten espazioekin (portuak, lonjak, itsasontziak, kaiak eta portuko instalazioak) lotura izan dezaten.

‘CUARTETO SANTANDER/BILBAO’, Juan Saiz (Santander) eta Jon Urrutia (Bil-bo)

Proiektua Jon Urrutia bilbotarraren eta Juan Saiz santandertarraren arteko obra bat sortu eta eszenaratzean datza. Txirula eta saxoetarako, pianorako, kontrabaxurako eta bateriarako konposizioa sortuko dute. Pieza egin ondoren, beste interpreteekin egonaldi bat egingo dute eta, azkenik, lau kontzertu izango dira hiri bakoitzean.

Proposamen horietako bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu, guztira 40.000 euro, entitate bakoitzak 20.000 euro jartzen baititu.