Bilbok zurrumurruen kontrako kanpaina bat abiarazi du sare sozialetan

0

Bilboko Udala Zurrumurruen kontrako kanpaina berri bat hasi da zabaltzen sare sozialetan, immigranteen inguruko zurrumurruei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egitearren.

Bilbok, zurrumurruen kontra beste udal batzuetan gauzatzen ari diren estrategiekin elkarlanean (hala nola Gasteizen, Getxon, Basaurin eta Leioan), eragiteko eta ohartarazteko ekintza digital hau diseinatu du Quan Zhou Wu irudigile eta arrazakeriaren kontrako ekintzailearekin batera. Algecirasen sortua da Quan Zhou Wu, eta irudigintza eta komikia erabiltzen ditu kultur dibertsitateaz, aurreiritziez eta estereotipoez hitz egiteko. Irudigileak, hain zuzen, eta lanetan, gai horiei ekiten die, umorez eta ironiaz.

Kanpaina estreinatu berria irudi sail batez dago osaturik, zeintzuen bidez zurrumurruen kontrako agenteen zenbait gako eta estrategia funtsezko nabarmentzen baitira, baina, agente horienak ez ezik, herritar guztienak ere badira gako eta estrategia horiek, aurreiritziak eta estereotipoak desegiteko, eta, betiere, eraikitzen laguntzeko solaserako guneak sorraraziz.

Kanpaina honen inguruan Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotziak azaldu duenez, sare sozialetan abiarazi da “material fresko, udatiar eta hurbileko baten bidez ezagutzera emateko zurrumurruen kontrako agenteen lanaren zenbait alderdi funtsezko, bazterkeriari aurre egiten diotelarik eta kultur arteko bizikidetza sustatzen dutelarik”.

Era berean, Udalak proposatzen du irakurtzea, entzutea eta ikastea arrazakeriaren kontrako lanean ospea bildu duten agenteengandik, hala nola Quan Zhou Wu edo Angela Davis, Lucía Asué, Moha Gerehou, Paula Guerra eta Miriam Hatibi, besteak beste, hartara Bilbo kulturarteko hiri baten gisa finkatzeko.