Bilboko Udaltzaingoak lekukoak behar ditu zirkulazio-istripu bat argitzeko

0

Bilboko Udaltzaingoak lekukoak behar ditu, joan den ostegunean –Santutxu auzoan– Karmelo eta Aita Esteban Pernet kaleen elkargunean gertatutako istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Izan ere, istripua auto baten eta motor baten arteko talka izan zen eta 2020ko uztailaren 30ean jazo zen, 20:50ak aldera.

Udaltzaingoak ezbeharraren inguruko daturen bat eskain dezaketen pertsona guztiei eskatu nahi die Argiketa Sailarekin harremanetan jar daitezela 94 420 50 40 telefonora deituz edo atestados-trafico.ssc@bilbao.eus helbide elektronikoaren bitartez.