BPXport enpresak Zuhaizti Udal Kiroldegia Kudeatuko du

0
PRUEBA

BPXport enpresak Zuhaizti Udal Kiroldegia Kudeatuko du esleipen berrian egin arte, Fortuna KE-k uko egin ondoren.

Zuhaiztiko Udal Kiroldegiak berriro ireki ditu ateak. BPXport enpresak kiroldegiaren kudeaketa bere gain hartu du gaurtik aurrera, behin Fortuna KE-k uko eginda.

Ostiralean Zuhaizti Uda Kiroldegia itxi ondoren, azken urteetan zerbitzuaren esleipendun izan den Fortuna KEk uko egin diolako, Donostia Kirola lanean aritu da asteburuan kiroldegia ahalik eta lasterren ireki ahal izateko.

Eta lan horren ondorioz, BPXport kirol-zerbitzuen enpresarekin kontratua egin da, eta gaurtik aurrera bere gain hartu du Udalaren kirol-instalazio horren kudeaketa. Eta kudeaketa honek instalazioaren kudeatzaile berria esleitzeko prozedura amaitu arte iraungo du. Prozesua duela hilabete batzuk jarri zen martxan eta COVID19aren eraginagatik atzeratu egin da.

BPXport enresak kontratua bere gain hartu du Fortuna KE-k kudeatzen zuen baldintza beretan, eta langileen kontratuen mantentzea bermatuko du.

Kirol Txartelako abonatuek udal kiroldegia erabiltzen jarraitu dezakete.