Donostikao Udalak, Donostia Kulturaren bitartez, 2020-2021 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 356 ikastaro (333 helduentzat eta 23 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak.
Ikastaroen matrikulazioa 2020ko irailaren 14an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 27an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.
Eskaintza pdf formatuan daukagu kontsultatzeko moduan (kultur etxeetan irail hasieran izango da paperean) eta informazio osoagoa iraila hasieran bertan www.donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean.