Donostiako Easo kaleko tarte bat moztuko da bihar

0

Abuztuaren 6an, osteguna, San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak egin ahal izateko, Easo kaleko tarte bat itxiko da oinezko, txirrindulari eta ibilgailuenentzat. Itxiera goizeko 7:30etik 14:30ak arte izango da, 41 eta 45 zenbakien artean. Lanak lehenago amaitzen badira, kalea une horretan irekiko da.

Ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratuko dira Aldapetarekin bat egin arte, eta handik Easo kalerantz sartu ahal izango dira.

Oinezkoak Urbieta kaletik desbideratuko dira, baina 41. eta 43. zenbakietako udal eraikinetarako sarbidea baimenduta egongo da.