Endesa Emakumeen Ligako Superkopa Bilbao Arenan jokatuko da

0

Irailaren 12an eta 13an ESFko saskibaloia kantxetara itzuliko da, halaxe baitago markatuta egutegian.

Eta lehenengo hitzordua ezin erakargarriagoa da. Emakumeen Endesa Ligako Superkopak (2020/21) formatu berria dakarkigu: lau talde, bi lehiaketa egun, eta Bilbao Arena pabilioi entzutetsuan.

Parte hartzaileak Perfumerias Avenida (Erreginaren Kopako txapelduna), Spar Girona, Valencia BC eta Lointek Gernika Bizkaia (iazko denboraldiko 2., 3. eta 4. sailkatuak) izango dira. Denboraldiko lehenengo titulua egongo da jokoan, finalaurrekoetan eta finaletan jokatuko dena.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez, Bilbao Arenan maila goreneko kirol-lehiaketa hau egitea «aukera paregabea da hiriko jarduera ekonomikorako, turismoaren eta ostalaritzaren sektoreentzat, besteak beste”. Alkatea pozik agertu da «Bilbo Superkoparen egoitza izateko aukeratu dutelako; horrek erakusten baitu uri erakargarria izaten jarraitzen duela, ekitaldi handiak antolatzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak dituena eta horretarako prestatuta dagoena«.

Azkenik, Juan Mari Aburtok gogorarazi du Bilboko Udalak emakumeen kirola bultzatzeko eta sustatzeko apustu «irmoa» egin duela, «ezberdintasunak ezabatzeko eta gizarte esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko gakoetako bat delako«.