Urgull mendiak saneamendu eta zerbitzu sareak hobetuko ditu

0

Urgull mendiko ekipamenduen ur-hornidura eta elektrizitatea hobetu nahi da jarduketaren bidez, eta, bereziki, saneamendu-sare bat eman nahi zaio; izan ere, orain arte, hobi septikoen bidez funtzionatzen zen, eta hobi horiek, batzuetan, ez dira nahikoa izan. «Gaur egun, uraren presio faltak, adibidez, Mota gazteluan komunak irekitzea eragozten du, eta, bestalde, hartune elektrikoaren potentzia faltak aire girotuko ekipoak eta berokuntza instalatzea eragozten du», nabarmendu du Diezek.

Sare berria Natur Txokotik igaroko da, bulkadan dagoen lehen zati batekin lotuko dena Mota gazteluaren harresiaren parean dagoen puntu gorenera iritsi arte. Hortik aurrera, bolborategiko tabernatik, tabernatik eta udal liburutegitik gertu dauden komunen saneamendua jasoko du, baita gaur egungo autobus-geltokiaren inguruan jarriko den komun autolikugarri berri batena ere. Sarea hiriko saneamendura konektatuko da, Orixe ikastolaren parean.

Miguel Angel Diezek adierazi duenez, lanak irailean hasiko dira,eguraldi ona ahalik eta hilabete gehien aprobetxatu ahal izateko. «Garrantzitsua da, lanak giza baliabideekin bakarrik egin behar direlako, ezin dira zangak egiteko makinak sartu», adierazi du Bide Publikoetako zinegotziak.