Benita Asas feministaren figura berreskuratzen duen liburua

0

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak Benita Asas feministaren figura berreskuratzen duen liburu baten argitalpena finantzatu du, ‘Benita Asas Manterola y los feminismos en España’, María José Villa Rodriguezek garatu duen doktorego-tesia.

Mikel Urquijok zuzendu du tesia, XX. mendeko lehen hereneko gure herrialdeko feminismoaren figura horren bizitza, zailtasunak eta lorpenak azaltzen dituen iturri dokumental argitaragabeetatik.

Obra hau Espainian mugimendu feministak sartzeari eta finkatzeari buruzko azterlanen arloan egindako beste ekarpen bat da. Benita Asas joan den mendeko lehen hereneko feminismoaren protagonistetako bat izan zen, nahiz eta bere irudia bigarren mailan geratu zen.

Liburu honetan pertsonaia berreskuratzen da ‘El Pensamiento Femenino’ (1913-16) eta ‘Mundo femenino’ (1921-36) bezalako aldizkarien iturri dokumental berriei esker, mugimendu feminista espainiarraren argitalpen garrantzitsuenetako bi; Benita Asas bi argitalpen horiren zuzendari izan zen.

Bere ibilbidean, Asociación Nacional de Mujeres Españolas elkarteari lotuta egon zen eta bere presidente izatera iritsi zen; halaber Consejo Supremo Feminista, Lyceum Club Femenino Español  eta Asociación Femenina Universitaria elkarteetako kidea izan zen

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak,  azpimarratu duenez, Benita Asas «ezaguna ez den feminista aparta da» eta, beraz, bere kasuan eta antzeko beste batzuetan, beharrezkoa da «iraganean, emakumeok aitortuak izateko zailtasun handiak genituenean, borroka egin zuten emakumeen profilak ikusaraztea».

«Benita Asas bezalako lanbide bat garatu duten emakumeak, maistra izan zena, beti emakumeen sufragismoa defendatu zuena joan den mendeko 32. urtea baino lehenagoko garaietan, Espainiako emakumeok parte-hartze politikoa debekatua genuenean», gaineratu du.

Gainera, «Emakume borrokalari horiek aitortu eta ikusarazi» behar direla azpimarratu du. «Horiei esker gaude hemen. Benita Asas gogoratzea merezi duen emakumea da «, gaineratu du.

Berdintasuna Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiak liburu honen aleak ditu eta posta elektronikoko helbide honen bidez eska daitezke: berdintasuna@bizkaia.eus.