Udalak aurtengo udan hondartzan eskainiko dituen lau filmetako lehena ikusteko aukera izan zen atzo gauean. Bertaratu ziren haur eta helduek Asterix. Edabe magikoaren sekretua animazioko pelikularekin gozatu zuten. Hori bai, segurtasun neurri guztiak hartuta; hau da, aulkiak distantzia egokira jarrita eta ikusleek maskara jantzita.