Koronabirusari buruzko azken datuak

0
PRUEBA

Atzo Euskadin 4.669 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 353 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 64 Araban, 204 Bizkaian, 75 en Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 12 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 4 pertsona ZIUn daude.

Behaketei dagokienez, Galdakaoko Ospitalean, orain arte 1.161 PCR proba burutu dira Mugur tabernako bezeroen artean egiten ari diren baheketa lanak direla eta. Horietatik, 6 positibo izan dira. Araban, hiru foku daude irekita: Aguraingo Kokolo taberna (142 PCR eginda eta 3 positibo), Kilimanjaro diskoteka (27 PCR eginda eta positibo 1) eta
Xixilu jatetxea (492 PCR orain arte, eta 10 positibo). Bestalde, Donostiako Okendo Kultur Etxean 1431 PCR proba egin dira orain arte. Emaitza 22 positibokoa izan da, gehienak Ramuntxo Berri tabernan sortutako fokuarekin lotutakoak.