Hiru atxilotu Bilbon indarra erabiliz etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

0

Gaur bertan hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, Lorategi-hiria auzoko etxebizitza batean lapurreta egitea leporatuta.

Goizaldeko ordu bata baino lehentxeago, partikular batek Ertzaintzara deitu du hiru gizon Bilboko Lorategi-hiria auzoko etxebizitza batean sartzen ikusi dituela esanez. Hainbat patruila berehala hurbildu dira adierazitako lekura, eta egiaztatu dute adierazitako etxebizitzako sarrerako atea behartuta zegoela eta gela guztiak hankaz gora zeudela. Ustezko lapurrei buruzko datu guztiak bildu ondoren, Ertzaintzak dispositibo bat jarri du abian inguruan horiek aurkitzen saiatzeko. Horrela, patruila batek gizon bat aurkitu du, eta identifikatu eta atxilotu egin du, bere gauzen artean etxebizitzan bizi den pertsona baten izenean zeuden bi txartel aurkitu baitizkiote, bai eta hainbat erloju eta euroko txanponak ere, guztiak ere ustez lapurtutakoak.  Handik laster identifikatu eta atxilotu ditu beste patruila batek beste bi inplikatuak, eta hauek ere erlojuak, zilarrezko kateak eta euroko txanponak zeramatzaten euren gauzen artean.

Arrastatu dituzten hiru gizonezkoak polizia-egoitzara eraman dituzte, eta epailearen aurrera noiz eramango zain daude.