Athletic Club, Gardentasun Indizearen buruan

0

“Transparencia Internacional España” erakundeak 2019ko Futbol Kluben Gardentasun Indizea (INFUT) argitaratu du gaur. LaLiga osatzen duten 42 taldeen webgune ofizialetan 48 adierazle aztertu ditu erakundeak hainbat hilabetez, klubek bazkideei, zaleei eta, oro har, herritarrei eman beharreko informazioaren arlo garrantzitsuenak aztertuz.

48 adierazle horiekin, gardentasun mailaren sailkapenerako puntuazioa lortzen du Klub bakoitzak, non Athletic Club lehen postuan dagoen beste hamaika taldeekin batera (Osasuna, Alaves, Bartzelona, Levante, Celta, Betis, Real Madrid, Real Sociedad, Valladolid, Eibar eta Sevilla), gainera balorazio gorena lortuz (100 puntu).

Gardentasun Indize honi buruz egindako aurreko bi edizioetan (INFUT 2015 eta 2016), Athletic Club 10. eta 11. postuetan zegoen Lehen Mailako taldeen artean.

Hauek dira INFUT-en ebaluatzen diren bost gardentasun-arloak: a) futbol-klubari buruzko informazioa; B) bazkideekiko, zaleekiko eta, oro har, publikoarekiko harremanak; c) Gardentasun ekonomiko-finantzarioa; d) Gardentasuna kontratazioetan eta horniduretan; e) Gardentasunaren lege-adierazleak.

Ebaluatu beharreko 48 adierazleak prozesu baten azken emaitza dira, eta prozesu horretan hainbat erakundetako espezialistek eta teknikarik parte hartu dute (unibertsitateko katedradunak, kirol-erakundeak, zaleen elkarteak, kirol-kazetariak edo erakunde publikoak, hala nola Kirol Kontseilu Gorena eta Futbol Liga Profesionala bera).