Azkuna Zentroak Covid-19aren aurkako Global Safe Site ziurtagiria lortu du

0

Azkuna Zentroak Bureau Veritasen COVID-19aren aurkako Global Safe Site ziurtapen-prozesua osatu eta gainditu du.

Ziurtagiri horrek COVID-19aren pandemiatik eratorritako segurtasun-neurriak betetzen direla bermatzen du, eta hiru jardun-arlo nagusi hartzen ditu barnean: pertsonak, prozesuak eta instalazioak.

Bureau Veritasen Global Safe Site ziurtagiria desinfektatzeko eta garbitzeko protokoloen jarraipena, segurtasun-neurri egokiak abian jartzea eta norbera eta antolamendua babesteko neurriak ezartzea bermatzen duten establezimendu eta espazioei ematen zaie.

Azkuna Zentroak ekainaren 1ean ekin zion berriro jarduerari, pertsonen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak martxan jarriz. Zentroaren berraktibazioa modu sekuentzial eta mailakatuan garatu da, espazio bakoitzerako protokolo espezifikoak, edukiera egokituak eta ibilbide seguruak ezarriz, informazio-sistema argi eta irisgarri batekin batera. Gainera, plangintza espezifiko bat garatu da, egunero eta behin eta berriz espazio bakoitza garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloekin.

Parametro horiek guztiak Bureau Veritasek egiaztatutako auditorien bidez aztertu eta ebaluatu dira. Auditoria horien bidez, Azkuna Zentroak osasun-agintariek, hala nola Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) edo Osasun Ministerioak, COVID-19aren aurrean ezarritako jarraibide guztiak betetzen dituela ziurtatu du.

Gainera, zentroko langileek COVID-19aren prebentzioari buruzko prestakuntza- eta kontzientziazio-plan espezifiko bat jarraitu dute, Azkuna Zentroak ezarritako osasun-neurriak bete ditzan.