Azkuna Zentroak eta Elias Querejeta zine eskolak hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena sinatu dute

0

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena sinatu dute. Lankidetza horren helburua da EQZEko ikasleek Azkuna Zentroan curriculumetik kanpoko prestakuntza-praktikak egin ahal izatea, bai eta bi erakundeen arteko beste lankidetza-bide batzuk irekitzea ere.

Testuinguru horretan, Lester Álvarez artista, 2018an «Amphitryon»/Artista x Artista egoitza artistikoen programaren esparruan Azkuna Zentroko artista egoiliarra gisa aukeratua izan zena, zentrora itzuliko da hilabetez Azkuna Zentroko artxiboaren kudeaketan laguntzeko, eta, horrela, amaiera emango dio Zinematografia eta ikus-entzunezko babesari buruzko bere prestakuntza-masterrari zinema eskolan.
Hain zuzen ere, zentroaren artxiboa da Mediateka berrian nabarmentzen den guneetako bat, kultura garaikidearen inguruan konektatzeko, pentsatzeko eta sortzeko leku bihurtu baita. Bertan, Artxiboa eta Zentroaren argitalpenak jasoko dira, eta ikerketa sustatuko da. Ez bakarrik artxibatzeko eta babesteko ideiarekin, baita ikertzeko ideiarekin ere. Halaber, Proiektu-Programaren oinarri diren sei ildo estrategikoetan bilduma bibliografikoa egituratzeko funtsak birplanteatuko dira: arte garaikidea, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak, gizartea, kultura digitalak eta literatura. Lerro horiek guztiek elkarrekin hitz egiten dute, eta programazio hedatua sortzen dute zentro osoan, Mediateka barne.

Lester Álvarezek kultur kudeaketan duen esperientzia eta kultur artxiboaren eta sorkuntza garaikidearen esparruan duen ibilbide profesionala direla eta, bere profila egokia da praktika akademiko horiek lortzeko eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko Artxiboko egonaldia hasteko. Horri gehitu behar zaio, gainera, zentroko Mediateka orain dela gutxi eraldatu egin dela, eta, horren ondorioz, zerbitzu tradizionalen liburutegi batetik liburutegi garaikide batera aldatu dela, publiko, formatu, erabilera eta jarduera-tipologia berriei irekita, programazioa sortuko duten espazioan «teka» desberdinak diseinatzea barne.