Bidebarrieta Kulturgunea musikaz beteko da aste honetan

0

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak musika du protagonista aste honetan. Abuztuaren 13an, ostegunean, José Luis Canal Trío hirukoteak joko du bere jazza, eta abuztuaren 14an, barikuan, Oreka TX taldearen eta Uxue Alberdiren eskutik literatura eta txalaparta batuko dira ikuskizun batean.

Bi hitzordu horiek #BilbaoUda2020 programaren barruan datoz, zeinarekin Uria kulturaz beteko baita, 150 proposamen baino gehiagorekin, Udalak antolatu baititu Bilboko uda epe interesgarri bat izan dadin, tokiko kultur agenteek eskaintzen dituzten aisialdiko planez betea.