Bilbok bisita turistiko antzeztuak eskaintzen ditu

0

Abuztuko astearteetan, 11. egunetik aurrera, Bilbok bisita antzeztuak eskainiko ditu itsasadarrean zehar eta Bilboatsen eskutik. «Oporrak itsasadarrean barrena» da ekimen honen izena eta hiriko turismoa dinamizatzea eta Bilboren berezitasunak ezagutzea du helburu, hiribilduaren merkataritza-, industria- eta gizarte-arimaren bidez: Itsasadarra.

Bilboatsek, Bilboko Udalaren babesarekin, doan eskainiko ditu ibilaldiak abuztuaren 11, 18 eta 25ean, esperientzia honi umorezko testuingurua emango dioten aktoreen laguntzarekin.

Bisita bakoitzaren gehieneko edukiera 50 pertsonakoa izango da eta abuztuko astearteetan 30 minutuko lau emanaldi egingo dira 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan.

Erreserbak:
Erreserbak Bilbao Turismoko bulegoetan egingo dira. Erreserbak aurrez aurre, telefonoz, e-mailez edo Bilbao Turismoko WhatsApp bidez egin ahal izango dira.

Asteartean bertan, 16:00etatik aurrera eta 20:00etako azken bidaia egin arte, erreserbak Bilboatseko bulegoan (Pio Baroja, 1) egin beharko dira.