Bilboko alkateak herritarrei erantzukizuna eskatu die

0

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Bilboko herritarrentzat hitz egin du berriro ere, “banako eta taldeko erantzukizuna eskatzeko. Alkateak ohartarazi du “birusa gure artean dagoela oraindik ere; birus honek hil egiten du, eta batak besteari kutsatu diezaiokegu”.

Alkateak azpimarratu du osasun-neurri guzti-guztiak bete behar ditugula, eta segurtasun-tartea beti gorde behar dela”. “Eskuen garbitasuna eta maskararen erabilera, une oro”, nabarmendu du.

Modu berean, Juan Mari Aburtok esan du oso garrantzitsua dela “jende-bilketarik eta elkarretaratzerik ez sustatzea, ezta egin nahiko genituzkeen lagun arteko edo familia arteko batzarrak ere. Arduraz jokatu behar dugu: geure osasuna jokoan dago, eta besteena ere bai”.

Ni kutsatzen banaiz, besteak kutsatu ditzaket eta beraien osasuna eta bizia arriskutan jarri”, esan du. Bukatzeko, alkateak gogorarazi du “egoera honi aurre egin behar diogula eta hori denon artean egin behar dugula”.