Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera

0

Abuztuaren 8aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 0

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 3

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.621

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 28

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 55

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 12 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 11, zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Uztailean zehar, ez da hildakorik izan COVID19 positiboarekin edo susmagarriarekin Bizkaiko adinekoentzako egoitzen sarean.