Bizkaiko korridore turistikoak lurraldeko esparru erakargarriak ezagutzeko aliatuak

0

Bizkaiko erakargarritasun handiak aurkitzea esperientzia errazagoa eta pozgarriagoa da bizkaitarrentzat eta bisitarientzat, azken urtean landu den errepideko seinaleztapenaren hobekuntzari esker. Horren ondorioz lurraldeko hamar elementu deigarri nagusienetakoenekin korridore turistikoen mapa marrazten hasi da eta foru erakundeak ibilbide batzuk sortu nahi ditu, edukiera handiko sarearekin bat egiteko eta bisitari-fluxuak Bizkaiko eskualde eta udalerri guztien artean banatzeko.

Foru errepide sarean ikusi ahal izan ziren lehen seinale turistikoak Gaztelugatxeko San Joaneko ibilbideak adierazten zituztenak izan ziren. Eta seinaleztapen turistikoa hobetzeko iazko dekretuak, 400.000 euroz hornituak, dagoeneko instalatuta dauden beste hamar baliabideren seinaleztapena bultzatu du: Pozalaguako haitzuloa, Armañongo Parke Naturala, Urkiolako Parke Naturala, Bizkaia Zubia, Flyscharen ibilbidea, Gorbeiako Parke Naturala, Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Guggenheim Bilbao Museoa, Landetxo Goikoa eta Karpin Abentura.

Bizkaiko Foru Aldundiak turismo-garapen jasangarriko eredu adimentsu eta jasangarri baten alde egiten du. Bisitarien eta turisten fluxuak udalerri eta eskualde guztien artean modu orekatuan erakarri eta banatuko dituen garapena. Hori da gure eredua; jarduera jasangarria duen Bizkaia, eta aberastasuna eta enplegua sortuko dituena lurralde osoan. Eta korridore turistikoak diseinatzeak eta sortzeak, bisitatzen gaituztenentzat esperientzia onak sortzeaz gain, gai estrategiko horri erantzuten dio, azaldu du Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko diputatuak.

Bisitari-fluxuak lurralde osoan banatzen laguntzeko funtsezkoa da baliabide turistikoak sustatzeko estrategia bat garatzea, baliabide horien sakabanaketa kontuan hartuta eta seinaleztapenak Bizkaiko eskualde eta udalerri guztietan korridore turistikoak sortzen dituela bermatuta. Lurralde osoan 93 turismo-baliabideren inbentarioa egin da.

Adibide gisa, Flyscharen (Uribe) inguruan sortutako ibilbidea daukagu, Getxo, Sopela, Barrika, Plentzia eta Gorliz udalerrietako kostaldean zehar hedatzen dena. Baliabide turistiko hori seinaleztatzeko, aurrez Mungiatik, Butroeko gaztelutik eta Plentzia eta Gorlizko udalerrietatik igaro behar da Uribekostara, Gaztelugatxeko San Joanerako sortutako korridorearen trakzio-indarra aprobetxatuz.