Getxoko Udaltzaingoak 65 salaketa jarri ditu asteburuan herritarren osasuna babesteko

0

Udaltzaingoak 65 salaketa jarri ditu asteburuan (abuztuak 7-9) erakunde publikoek sustatutako osasun araudia ez betetzeagatik. Herritarren osasuna babesteko asmoz, Udaltzaingoak bere lana areagotu du hainbat gunetan, eguneko aisialdian zein gaueko aisialdian.

Abuztuaren 7an, ostirala, eta abuztuaren 9ko goizaldera arte, prebentzio-dispositibo bat jarri zen martxan osasun-araudia betetzeko. Horren ondorioz, 43 pertsona salatu zituzten maskara ez eramateagatik (nahitaez erabili behar da) eta beste 22 pertsona bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik. Gazte-lonja baten beste hiru erabiltzaile salatu dira, eta lonja ixteko agindu da.

Era berean, polizia-presentzia areagotu egin da parke eta aisialdi-guneetako inguruetan, gelditze eta botiloi posibleak detektatzeko eta, horrela, horiek egitea saihesteko.

Udaltzaingoak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, pertsonen osasun orokorraren aurkako jokabideak prebenitzeko eta, hala badagokio, desagerrarazteko, eta, hala, guztion artean gainditu ahal izateko osasun-krisi hau.