Udal Gobernu Taldeak Udaletxearen inguruan balaustradak berreraikitzeko proiektua onartu du, 210.690 euroko lizitazioarekin. Dagoeneko lizitaziora atera diren lanak 1925ean egindako jatorrizko proiektuaren diseinuari jarraituko diote, estilo neoklasikoko eraikinaren estetika eta estilo arkitektonikoa eta ingurunea gehien errespetatzen dituen aukera baita. Sei hilabeteko epea izango dute lanak bukatzeko eta, aurreikuspenen arabera, urriaren bigarren hamabostaldian hasiko dira.
Halaber, Bizkaia Zubiko plazan dauden komuna publikoak birgaitzeko proiektua onartu da. Lan horiek egiteko lizitazio-aurrekontua 145.939€-koa da eta gauzatzeko epea hiru hilabetekoa izango da. Lanak urriaren bigarren hamabostaldian hasiko dira. Obra horiek iaz lizitatu ziren baina gauzatu gabe geratu ziren, esleipendunak kontratua gauzatzeari uko egin ziolako.