Joanes euskal baleazalearen abenturak segitu nahi?

0
PRUEBA

Pandemiari aurre eginez, Joanes euskal baleazalearen komikiak bere laugarren albuma kaleratu du eta, aurrekoak bezala, New Yorken finkatuta dagoen bere «aita» Gillermo Zubiaga (Barakaldo, 1972) marrazkilari euskaldunari zor diogu. COVID-19ak  eta konfinamenduak azkeneko bultzada eman diote eta, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitalpen Zerbitzuak plazaratutako lehenengo trilogiaren ostean, trilogia berriko zenbaki berria datorkigu, laugarrena, euskal pertsonaia honen urratsak segitu nahi dituzten zaleen gozagarri.


Joanes euskal baleazalearen lehenengo lau albumak, Gillermo Zubiaga komikigilea egile

Orain arteko liburukiak erosi nahi dituztenek, ingelesez, Nevada-Renoko Unibertsitatearen jar daitezke harremanetan, hemen.

Albumak Euskal Herrian eta euskaraz eskuratu nahi badituzu, email honekin kontaktatuz egin dezakezu, santiago.zubiaga@gmail.com.

Elkar liburudendek ere saltzen dituzte aleak, ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioetan. Ikus hemen.

Baina egilearen eskaintza eta guzti lortu nahi badituzu, zuzenean jar zaitezke kontaktuan egilearekin, hemen: gzubiaga@verizon.net.