Juaneneak irabazi du hurrengo fasera pasatzeko aukera ematen dion Kutxabank txapelketako B multzoko txapelketa. Saldiaseko aurrelaria Larrañaga baino askoz hobea izan zen eta 13 tantotan bakarrik utzi zuen Larrañaga. Jokoaren arlo guztietan nafarra gipuzkoarra baino hobea izan zen eta horregatik, merezimendu osoz pasa zen hurrengo kanporaketara. Hasieratik ihes egin zuen (6-0) eta 12-6koaren ostean zuzenean joan zen 24-7ra, partidua erraz 30-13 ixteko. Dirua 100-50 atera zen irabazlearen alde eta bete-betean asmatu zuten.
Juaneneak hobeto piloteatu zuen, hobeto atera zuen, hobeto ibili zen errestoan, gutxiago huts egin zuen… 20 tanto egin zituen piloteoan, saketik lau eta huts bakarra egin zuen. Larrañagak sei akats eta 12 tanto egin zituen.
Jokatutako lehenengo partidan Mirubia erremontera itzuli zen urte batzuk utzita egon ondoren, lehen Etxabe II.a zen. Irudi ona eskaini zuen eta Zubirirekin batera 40-23 irabazi zioten Segurola-Aizpuru II bikoteari. Honetan, Zubiri goizuetarra Aizpuru III.a baino askoz gehiago izan zen eta Mirubiak eroso jokatu zuen.