Patata tropikala antzerki taldea Orion

0

Udako kultura ekitaldien barruan, Patata Tropikala haurrentzako antzerki taldeak antzezlana eskainiko du gaur herriko plazan, 17:00etatik aurrera.

Haurrei zuzendutako antzerkigintzan esperientzia luzea duen taldea da Patata Tropikala (taldearen webgunean topa daiteke informazio osoagoa). Gaur emanaldia eskainiko dute plazan, 17:00etan hasita.

Udako kultura programazioak aurrera darrai, eta larunbatean, hilaren 15ean, Juan Mari Beltran musikari hernaniarra igoko da Orioko plazako oholtzara, bere taldekideekin batera. 20:00etan hasiko da Beltranen kontzertua; doakoa izango da eta edukiera mugatuta izango du. Aulkiak betetzean kontzertuko gunean ezingo da entzulerik sartu, eta udalak herritarrei eskatu die segurtasun neurriak betetzeko.