Alberto Gonzalez Pelotas esku pilotagile ohia hil da, 75 urte zituela. Bartzelonan jaioa, Azkoitian bizi izan da txikia zenetik. Esku pilotako artisau ez ezik, Azkoitiko Musika Bandako kide izana zen. Musikarekiko pasio handia zuen; horren erakusle da Beti Alai musika taldea sortu izana.
Sukaldean ere bazuen eskarmentua. Besteak beste, orain dela bi urtera arte andramaixetako herri bazkarirako paella prestatzen aritu zen Beti Poz elkarteko kideekin batera. Maxixatzenen 2020ko ekaineko aldizkariko Mahai bueltan ataleko errezeta Gonzalezek egin zuen, eta harekin erreportajea osatu zuen Nerea Urangak.