Azkoitiko San Martingo Ondaregunea bisitatu dute hainbat herritarrek

0

Azkoitiko Udalaren turismo eskaintzaren barruan, San Martingo Ondaregunea bisitatu dute hainbat herritarrek. Bertan, antzina ume jaioberriak eta bataiatu gabeak lurperatzera nola eramaten zituzten azaldu die Juan Bautista Mendizabalek bisitariei. Halaber, San Martingo ermita Konbentzio gerran frantsesen kuartela izan zela gogoratu dute, baita gaixoetxea eta serorearen etxea ere, beste sasoi batzuetan. Izan ere, Ondaregunearen barnealdea berrituta eta berreskuratuta dago, eta bisitariek Azkoitiko herriaren historia ezagutu dezakete, inguruan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker.

Bisita egiteko aukerarik izan ez duenak, Ondaregunea berez kabuz ikusteko aukera ere izango du; izan ere, abuztuan zabalik egongo da astelehen, asteazken eta ostiral goizetan, 11:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 28a izango da Ondaregunea irekita egongo den azken eguna.

Udalak abuzturako antolatu duen bigarren bisita, berriz, abuztuaren 14an egingo dute. Bisitariek Azkoitiko Andre Mariaren Zeruratzea parrokia ezagutzeko aukera izango dute, 11:00etan.