Azpeitian ardiek jasandako erasoak direla eta, txakurrak mendian ere lotuta eraman behar dira

0
Ovejas

Alarma egoera ostean herritarrek mendira joateko hartu duten ohitura dela eta, aspaldiko arazo bat piztu da berriro. Azken aldian, Izarraitzen txakurrek hainbat ardi erasotu dituzte eta artzainak kexu dira. Azken gertaerak azaldu eta neurriak berrikusi eta berriak hartzeko Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotziarekin bildu berri dira artzainak: “Abereaj dauden lekuan ezin dira txakurrak solte eta kontrolik gabe eraman. Artzainak urte guztian lanean izaten dira, mendia beraien lantokia da era ardiak galtzea galera handia da haientzat”, adierazi du.

Gaur egun 12-13 artzain inguru izaten dira Izarraitzen. Neguko pare bat hilabetean ez beste guztian izaten dira bertan. Abel Segurola da ardiak erasotu dizkieten artzainetako bat. Azken asteotan bots ardi erasotu eta eritu dizkiote, eta lau hil zaizkio: “Txakurrak solte emaram ohi du jendeak mendira, eta ardiengana joaten dira, batzuk uste dute jolasean ari direla, baina erasotu egiten dituzte. Garai honetatik aurrera, gainera, ardiak ume egiteko egoten dira eta makalago izaten dira. Tantaka tantaka, astero erasoren bat izaten dugu”, adierazi du. Jabeek txakurrak lotuta eraman behar dituztela gogorarazi du: “Kotxean segurtasun uhala jantzita eraman behar den bezala, txakurrak lotuta eraman behar dira, baita mendian ere”.

Arazoa areagotzen ari dela ikusita, Azpeitiko Udalarekin bildu dira, eta hainbat neurri adostu dituzte. “Herriko txakurjabe guztiei gutun bat bidali diegu, txakurra izateak dituen betebeharrak zeintzuk diren gogoratuz. Horretaz gain, Izarraitzen kartel berriak ere jarriko ditugu txakurrak lotuta eraman behar direla gogorarazteko”, bukatu du Labakak.