Leioak bat egin du «eraso sexistarik gabeko uda» kanpainarekin

0

“Eraso sexistarik gabeko uda” kanpaina, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.

Aurreko urteetan jaietako eraso sexistak prebenitzeko kanpaina egin da, baina Covid-19aren pandemiak eragindako aurtengo egoera berezia ikusita, kanpaina ez da jaietan oinarritu baizik eta udan, orokorrean.

Eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, hiritarrengandik gertuen daudelako. Horregatik, eta udan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz.

Leioak jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra, errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera. Eta gazteei espezifikoki baina hiritar guztiei deia egiten die euren inplikazio eta jarrera aktiboarekin, udan jarrera sexistarik gabeko espazioak sortarazten laguntzeko.